El largo proceso de institucionalización de las <i>ikastolas</i> y la Ley del Vascuence>

Euskal Herriko hezkuntza fenomeno berezia dira ikastolak. Mugimendu bakar gisa sortu baziren ere,ikastolen erakunde-garapena ez da bera izan, desberdinak baitira ikastolak sortu zireneko administrazioak eta bizi izandako gorabehera historikoak. Nafarroan XX.mendean zehar eta XXI.mendearen hasieran gertatu den ikastolen erakundetze prozesuari ekiten diogu artikulu honetan. Hemen aztertu egiten dira euskarak hasieran Foru Diputazioaren aldetik bildu zuen babesa, hirurogeiko hamarkadan ikastolak sortu zireneko erakundeen testuingurua eta ondoko erakunde-garapena, harik eta Ley del Vascuence delakoa aldarrikatu zuten arte. Funtsean, lehen iturriekin lan egin dugu.